XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(Rock musika.)
(Dantzari ekinen dio.)
(Ama gogaiturik)
2.AMA.- Jeitsi musika hori!
MIKEL.- Rock-a ozenki entzun behar!
2.AMA.- Etxe honetan ozenki entzun behar den soinu bakarra, zure amaren ahotsa da, zurekin hitz egiten dudan bitartean, behintzat.
Eta gero gurasoez kexatuko zara.
Ez dagoela komunikaziorik gure artean.
Irratia dela medio ezinezkoa zurekin komunikatzea!
Altxa hortik!
2.AMA.- Ergel hori!
Egun osoan pasabideetan dantzan!
Hobe energia horiek guztiak ikasketetan erabiliko bazenitu!
2.AMA.- Bai?
Mikel etxean da bai.
Eta zu nor zara?
Esaidazu zure mezua eta nik neuk emanen diot.
Berarekin hitz egin nahi duzula?
Mikel, telefonora!
Nekane berriz.
Ez luzatu gehiegi.
Ez ahaztu telefonoa guztion zerbitzurako jarrita dagoela.
MIKEL.- Bai?
Nor da?
NEKANE.- Nekane nauzu.
Noiz eta non geldituko gara?
MIKEL.- Inon ez.
Ez dut gogorik berriz arratsalde osoa parkeko banku batean emateko.
NEKANE.- Eta zer egin nahi duzu, ba?
Jarautara joan.
Jendez gainezka, elkarri agurtzen.
Kaixo, Inaxio!
Aspaldiko, Koldiko.
Zer modusss, Mariilusss?
Guztiekin hitz egiten nirekin izan ezik.
MIKEL.-
NEKANE.- Zer diozu?
MIKEL.- Nik?
Ezer ez.
NEKANE.- Eta diskotekara joango bagina?